Azkenaldian elikadurari buruzko albiste ugari entzuten ari gara TTIP-a dela eta. Hontan elikagaiak ekoizteko arauak aldatu nahi dituzte, Estatu Batuko ikuspegi liberal eta kapitalistara egokitzeko. Horren aurrean Diametro200en ekoizteko beste filosofia bat defendatzen dugu. Gure ustez funtsezkoa da ekoizpen tradiziona defendatzea gizartearen osasuna babesteko. Horrez gain bertako baserritarren biziraupena eta gure inguruko ekonomia sustartzearen alde gaude.
Baserriko Oilasko Ekologikoa
¿Zertan datza oilaskoak ekologikoak izatea?. Ekoizteko modu honen helburua kalitatezko oilasko haragia eta arrautzak lortzea da, osasuna eta zaporea zainduz. Horrez gain, ingurugiroa eta animalien ongizatea bermatzen dugu. ¿Nola lortzen dugu?. Argazkietan ikusten den bezela oilategia basoz inguratua dago eta oiloak libre dira bertan duten zelaian ibiltzeko. Hori bai, esparru libre hau sarez inguratzen dugu azeriak eta beste animaliak ez sartzeko.
Naturarekin bat bizi direnez belar eta eltxoz elikatu ahal dira. Elikadura hau arto eta pentsu ekologikoz osatzen dugu. Gainera ez ditugu antibiotikoak eta janari transgenikoak bezelako sustantzia kimikorik erabiltzen.
Beraz, lasai egon zeren Diametro200en oilaskoa jan ezkero zuen osasuna zaintzen egongo zerate.