Gure oinarriak Oronaren Ideo Innovation hiriarekin erabat lotuak daude. Honen fundazioak gure elikadura filosofiaren printzipioak jarri zituen eta oso harro gaude garatzen ari garen lanarekin. Gure helburua gizartea eta ingurugiroa errespetatzea da.

 

 

Zooteek Euskal Herriko produktuak Erresuma Batuan eskeintzen ditu. Imanol Barcenillak gure gastronomiako zaporeak eta honekin batera gure kultura zabaltzeko apustua hartu duenez, gure web orri hontatik gure babesa eskaini nahi diogu. Bisita ezazu bere web orria eta eskeintzen dituen zerbitzuak.  

Aurten lehendabiziko aldiz Hernaniko herriak emakumeen trainera bat izan du estropada lehiaketetan. Diametro200en proiektu berri hau sustatzeko apustua egin dugu babesle bezela sartzen, gure filosofiarekin baitator. Kirola, osasuna, berdintasuna eta bertako gizartea bermatzeko aukera paregabea aurrean jarrita, ezin genuen ezetz esan.

Lur Lan Elkarteak baserritar eta kontsumitzaileak harreman zuzenean jartzen ditu bitartekaririk gabe. Elkarteko kideak transformazio lan eta aurkezpen komertzialaren ardura hartzen dute. Honi esker Lur Lanek Euskal Herrian ekoiztutako kalitate goreneko produktu ugari eskeini ahal ditu.