filosofia-restaurante

 

Diametro 200 jatetxearen jatorriak lotura estua du Oronaren IDEO proiektuarekin. Enpresa eredu iraunkorra bilatzen du proiektuak, Ingurumenarekiko eta Gizartearekiko iraunkorra. Oronako langileentzako otorduak bertako eta garaiko produktuekin prestatzeko sortu da Diametro 200. Hauexek dira gura ardatzak:


Bertakoa, garaikoa eta, ahal bada, ekologikoa

 Self Service-Hernani

 

Bertako produktuak erabilita, kalitatea eta osasuna ziurtatzeaz gain, Euskal Herriko lehen sektorea indartzen ere laguntzen dugu. Era honetara, “baserritar” txikiak sostengatzen ditugu, betiko moduan, naturaren zikloak errespetatuz, produzitzen jarrai dezaten. Natura errespetatzeak esan nahi du genetikoki eraldatutako produkturik ez erabiltzea batere.

Gure sukaldean sartzen diren produktuen %90 200 kilometroren bueltan sortuak eta onduak dira (hortik gure izena ere). Asko eta asko nekazaritza ekologikoak dira edota Euskolabel ziurtagiridunak. Gure menuak garaian garaiko produktuez eginak dira, lurrak eskaintzen digunera egokituak, eta ez alderantziz.


Geuk prestatua

 

Restaurante-plato-artesanal

Geuk elaboratzen ditugu produktu asko, bazkaltiarren elikadura hasieratik bukaeraraino kontrolpean dugula. Saltxitxak, tomate-saltsa, bizkotxoak, pastak, ogia edo izozkia, besteak beste, geuk eginak dira. Filosofia horrekin jarraitu nahi dugu eta horri begira prestatzen ditugu gure sukaldariak Diametro 200eko sukaldean bertan.


Erantzukizun soziala

 

Filosofia-Diametro200

Familia bat osatzen dugu Diametro 200 jatetxean lan egiten dugun guztiok. Lan-baldintzek ere ongizatea ziurtatzea dute helburu. Lan-ordutegiak Oronako langileen ordutegira daude egokituta, eta horregatik ixten dugu asteburuetan, jaiegunetan eta abuztuan.

Gure hornitzaileak ere zaintzen ditugu. Ganaduzale, nekazari eta arrantzaleei bidezko prezioak ordaintzen dizkiegu egiten duten lanaren truke. Ulertzen baitugu modu horretara lan egiteak zer nolako ahalegina eskatzen duen. Merezi duten neurrian baloratzen ditugu.