Ttantta garagardoa ez da garagardo soil bat. Pentsatuko duzu etiketa guztietan berdina jartzen duela, baina oraingoan benetan ari gara. Garagardo hau haratago doa eta zurekin partekatu nahi ditugu proiektuaren nondik norakoak, osotasunean uler dezazun:
- Bertako garagardoa da
- Bertako artisten lanek osatzen dute etiketa
- Garagardogile eta artisten lana uztartu eta zabaltzea dira helburu nagusiak
- Garagardo sorta bakoitzean bai garagardo marka, bai garagardo mota eta baita artistak ere, aldatu egingo dira
- Pintura, ilustrazioa, argazkigintza eta otu dakizuken beste edozein arte motari eskainiko zaie aukera
- Une oro mugimenduan egongo den proiektua da, garagardogile eta artista desberdinei beren lana zabaltzeko aukera emanez

Oraingo edizio honetako artistak
Garagardogileak
Basqueland Brewing Project
Pol. Akarregi, partzela 4B, 2.zenbakia, Hernani, Gipuzkoa.
Pintoreak
Iñaki Epelde (Tolosa)
Aitor Ruiz de Eguino (Hernani)
Frederic Gutierrez (Hernani)