Orona fundaziotik eta Diametro200 jatetxetik eredu iraunkorrak dituzten proiektuak sustatzen ditugu. Hernaniko Karabeleko nekazaritza etxaldea adibide ezin hobea da, zeren ingurugiroa eta gizartea zaintzeko apustua egin dute.
Nekazaritza Ekologikoa
Karabeleko etxalde esperimental bat da. Bertan ekoizpen ekologikoarekin zerikusia duten arlo ezberdinak proba ditzazkete nekazari profesionalak zein amateurrek. Garatzen den ezagutzari esker, jakin dezakegu zein barazki landu ditzazkegun gure inguruan, eta bideragarriak diren edo ez. Adibidez ¿Ba al dakizue azalorea, brokolia eta aza bezelako barazkiak otsaila eta ekaina artean landu ahal diren Kantauri isurialdean?. Klik egin eta jakingo duzue beraien erantzuna.
Beraz, naturaren zikloak errespetatzen dituen nekazaritza ekologikoa aurrera eramateko apustua egiten ari dira. Ezagutza honi ezker gure baserritarrek beraien ekoizpena hobetu dezakete eta aldi berean gure ingurua errespetatu.
Erantzunkizun soziala
Karabeleko ez da baratze arrun bat, irabazi-asmorik ez duen elkartea baita. Bertan «buru gaixotasuna duten pertsonei eta baztertze arriskuan dauden beste kolektibo batzuei zuzenduriko errehabilitazio psikosoziala» garatzen dute. Beraz, gure jatetxeko bezero zareten guztiak, kausa sozial honetan parte hartzen ari zarete. Karabelekon denda bat daukate, non barazkiak eta baratza lantzeko produktuak erosi ditzazkezue. Bertara urbiltzera animatzen dizuegu.
>>> Bisitatu Karabelekoren Web Orria